XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain, mendigoi zaletasuna azkartu denean eta euskaldunak hainbat direnean Everestera eta beste zortzimilakotara igotzen, interesgarria izango litzateke, kazetariek permititzen badute behintzat, igoera horietako esperientzia izpirituala, ez espektakularra eta abentureroa, holakorik ere badago noski, ezagutzea, protagonisten beren baitatik.

Kantek dauka holako esperientzia izpiritualaren azterketa bat bere Judizioaren Kritika-ko sublimearen analisian 47 =kDu= 28; ik. gaztelaniaz Crítica del Juicio Madril 1984,162 eta hurr..

Mendi gorak eta horizontearen esanezinezkoak, haizkorrien harroak, gailurren ausardiak, oinaztarri eta tximista arteko hodeien trumilkak, sumendiak bere indarkerian, itsasoak amorruan eta hurakanak, ikuskizunak dira, horien kontenplazioan arimak beldurtuta ez badago: ze ikaratuta ez da sublimearen esperientziarik posible! jasota sentitzen baititu bere fakultateak .

Kanpo ikuskizunak, bere barrua goiagertzen dio arimari.

Batbatean, ezagutzen ez zuen libertate modu berri batera irekita aurkitzen da, handitasun maiestatetsu batera zabalik.

Denbora isildu egin da.

Bestetan hainbeste kezkatu ohi zuten grinak ondasunak, osasuna, bizitza bera deus ez dira orain.

Horren guztiaren gainetik hegan dago izpiritua, bere-bere baitaraturik, bere izate huts-hutsean, ahazturik egunorotasuna, libre, kasik extasi mistikoan 48 .

Gizon-emakumeari sublimearen ikuskizunak bere burua errebelatzen dio, bere izaera etikoa, ez naturala (mekanikoa), deskubritzen dio; bere sublimetasun propioa iratzartzen dio eta sentitzera ematen, sentimentu sakratu baten pozez barrua argituz.

Nola hasi zen mendi-basoetako gizon-emakumea erlijiosoa, estetikoa izaten?